Pasa den ostegunean Mendillorriko ur biltegian izan ginen. Bertan, naturako elementuekin gozatzeaz gain, ur biltegiak ikusi eta ur zikloaren inguruan gauza asko ikasi genituen. Oso gustura egon ginen.
ELKARTUKEA LH5.B ETA HH 3.A
Oso egun polita pasa genuen 5 urteko lagunekin. Beraien gelara jaitsi eta momentu goxo eta zoragarriak bizi izan genituen.
Patio gurdiak
Patioa eta jolasgaraia leku hezitzaileagoa eta hezkidetzaileagoa lortzeko helburuarekin jolas eta baliabide desberdinez hornitutako gurdiak martxan jarri ditugu. Ikasleekin batera aurrera eramandako proiketua da eta haiek dira beste patioko ardurekin batera, gurdien kudeaketaren arduradunak E. Leclerc dendari eskerrak eman nahi dizkiogu gurdiak doan emateagatik! [EUS]
BEIRE KANPALDIA
4. mailakoek primeran pasa genuen Beiren! Kanpaldian mahats bilketa, ogi tailerra, diskoteka, ginkana, Erriberriko jauregiaren eta Pitillaseko urmaelaren bisita izan genuen.
ELKARTRUKEA HH 2A ETA LH 6C
Astelehenean 6.C mailako lagunak bisitan etorri ziren eta gure bikoteak ezagutu genituen.
Prestatu genituen opariak elkartrukatu genituen. Guk marrazki bat egin genien eta gure argazkia itsatsi genuen, eta haiek elkar agurtzeko, haien gustuak kontatzeko eta argazkia ere ikusteko egin zuten lana banatu ziguten.
Ondoren txokoetara joan ginen eta elkarrekin jolastu ginen.
Zein gustura egon ginen! Oso jatorrak dira.
Mila esker bikoteak!