Udaberriarekin batera, landaketa prozesuan murgilduta gaude. Fatimaren laguntzarekin eskolan tomate txerriak landatu genituen. Ea hazten ikusteko aukera dugun, eta nola ez, jateko ere!
Musika patioan
Gaur goizean eguraldi bikaina izan dugu eta ikasleekin musika lantzera patiora atera gara. Ikusiko duzuen bezala, haurrek oso ongi abestu dute!
HUTSUN TXALAPARTA
Aste honetan HUTSUN TXALAPARTA taldeko bisita izan dugu eskolan. LHko 6.mailako neska mutilek Kontzertu Didaktiko batean parte hartzeko aukera izan dute. Bertan, Txalapartaren historia ezagutzeaz gain, material ezberdinetako txalapartak entzun ditugu eta ezagutu ditugu. Txalaparta jotzeko teknika erabiliz Tobera eta Kirikoketaren joaldiak ere entzun ditugu.
Aurrematrikulazio datak
ADI!!!
Bolantea edo erroldatze ziurtagiria luzatua izan beharko du 2021/02/20 eta 2021/05/20 bitartean. Data horietatik kanpo puntuazioa 0 izanen da.
Aurrematrikulazioari buruzko informazioa eskuratzeko, beheko irudian sakatu.
Liburuaren eguna
Urtero bezala, gure eskolak liburuaren eguna ospatu nahi izan du. Ikastetxeko maila guztiek ekintza ezberdinak egin dituzte. Hona hemen egindako lan horien laburpen txiki bat.