Lagunen artean beti ongi! 6.Bkoek eta 3urtekoek beste arratasalde paregabe bat pasa genuen elkarrekin.
III. ERA Eskola
JOLAS ETA JOSTAILU BILKETA ESKOLAN
Aste honetan LH 6. mailako ikasleek jolas eta jostailu bilketa egingo dute. Ondoren, Paris 365 elkartera eramango dituzte, behar duten auzoko txikien artean banatzeko. Aurtengo berrikuntza kalean bizi diren pertsonentzat berokiak, mantak eta lo zakuak biltzea izango da, baita Paris 365 jantokirako jaki ez galkorrak.
LH 6. mailako ikasleek modu aktiboan parte hartuko dute, bilketa kudeatzen eta eskolako ikasleei bilketari buruzko informazioa ematen.
Jolas eta Jostailu bilketa 8:30etatik 20:30etara izango da eskolako Sarrera Nagusian, abenduaren 12, 13, 14 eta 15ean, ostiraleko 11:00etan bukatuz.
Auzo solidarioago baterantz!
Animatu eta ekarpena egin!
SUHILTZAILEAK – LH 2.maila
Azaroaren 23an suhiltzaileengana joan ginen. Asko ikasi genuen primeran egon ginen haiekin.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizpait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena.
EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!
ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!!