Hutsun Txalaparta taldeak Kontzertu Didaktiko bat eskaini zigun eskolako Areto Nagusian. Txalapartak izan duen bilakaera eta garapena ezagutzeko aukera izan genuen, material ezberdinez osatutako txalaparta entzun genuen eta gutariko batzuk jotzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta asko disfrutatu genuen musika kontzertu honekin.
Berriak
LIBURUAREN ASTEA
JUNE KINTANA KIROLARIA
June Kintana kirolaria LH 4. mailako ikasleekin egotera eskolara etorri zen Nafarroako Gobernuko programa baten eskutik. Arratsalde bikaina izan zen eta asko disfrutatu zuten. Diskoa jaurtitzeko aukera ere izan zuten.
June Kintana (Iruñea, 1995) disko-jaurtitzaile nafarra da, eta bere kirol-ibilbide arrakastatsuarekin batera, albaitaritza ikasketak ere burutu ditu. Bakaikokoa da.
Kintanak Espainiako txapelketetan hainbat domina irabazi ditu, eta nazioarteko lehiaketetan ere parte hartu du. Bere helburu nagusietako bat Europako txapelketetarako gutxieneko marka lortzea eta Joko Olinpikoetan parte hartzea da.
Kirolaz gain, Kintanak albaitaritza ikasketak ere burutu ditu, eta bi arloak uztartzen ditu. Bere esanetan, kirolak eta albaitaritzak diziplina, ahalegina eta dedikazioa eskatzen dute, eta bi arloetan arrakasta lortzeko garrantzitsua da oreka aurkitzea.NKJFI-REN PROGRAMA#NKJFIren @deporte_na #emakumeaketakirola
Inauteriak
Bertze urte batez gure eskolak INAUTERIAK ospatu egin ditu. Gaurkoan neska mutilak Nafarroako herri inauterietako pertsonai ezberdinak izan dira! Goiza berezia izan da eta ikasle guztiek primeran pasatu dute!