6.mailako ikasle eta irakasleok Izaban eta Belaguan egon ginen Ipar Eskiko Eskola Kanpainan. Eskiatzeko aukera paregabea izan genuen!
Berriak
ESKOLAKO DENDARA! (LH 4)
Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak zenbaki hamartarrak lantzen aritu dira otsailean zehar, eta ikasitakoa praktikan jartzeko, eskolako supermerkatura joan dira.
Izugarri gozatu dugu!
Egin klik irudian argazki gehio ikusteko
LACTURALE
HH 1. mailako ikasleak Lacturale interpretazio zentrora joan ginen. Bertan behiak ikusteaz gain, esnea eta jogurtak dastatzeko aukera izan genuen.
ERAKUSKETA
Haur Hezkuntza 1.mailako ikasleok erakusketa prestatu dugu. Bertan, gelan egindako lan ezberdinak ikusteko aukera eskeintzen dizuegu. Inauteriak direla eta, gela girotzeko apaingarri ezberdinak sortu ditugu. GORA GURE ARTISTAK!!!
ESKOLALDI JARRAITUAREN BOZKETA
Bihartik aurrera, gure eskolan, familiek ESKOLALDI JARRAITUAREN BOZKETA egingo duzue.
Familiek bi modutara eman ahal izango duzue bozka:
1. BOTO TELEMATIKOA: etxetik EDUCABOTOA bidez.
Otsailaren 22, 23 eta 26an, gaueko 23:59ak arte, esteka honetan klik eginez: EDUCABOTOA.
Bozketa telematikoa egiten den egunetan, eskolak ordenagailuak jarriko ditu familien eskura eskolako sarreran, eta, beharrezkoa izanez gero, idazkaritzan, 8:00etatik 16:30era, behar duten familie laguntza emango zaie.
2. HAUTESTONTZIAN BOZKATZEA: eskolako Liburutegian.
Otsailaren 27an, asteartea, 8:00etatik 19:00etara. Beharrezkoa izango da NANa aurkeztea.
Ikasturte honetan, bozkatzeko ez da beharrezkoa izango eranskinik entregatzea.
Eskolak gogorarazi nahi dizue bozketa honetan zuen parte hartzea oso garrantzitsua dela.
Eskerrik asko zuen inplikazioagatik.