Pasa den astean, Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleak Takonerako lorategira joan ginen landareak aztertzea. Primeran egon ginen eta gauza asko ikasi genituen. Udaberrian bueltatzeko asmoa dugu!
Berriak
SANTA AGEDA
Ohiturari jarraituz, eskolako 4. mailako neska mutilak gure auzoko hainbat lekuetan Santa Agedako kantak abesten aritu dira. 12:30etan eskolako aterpera atera gara Santa Agedako kantak abestera. Musika saio berezi hau aunitz disfrutatu dugu!
Txorimaloa
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek eskolako baratzarako txorimalo bat egin dute.
Zorionak egindako lanagatik lagunak!
AURREMATRIKULA 2022/23
Aurrematrikulazioari buruzko informazioa eskuratzeko, beheko irudian sakatu.
EGUZKI-SISTEMA MAKETAK
5. mailako ikasleek Lur planeta unibertsoan gaiari amaiera emateko Eguzki-sistemaren maketak egin ditugu taldeka. Maketa guztiak bildu eta erakusketa bat sortu dugu gure plastika gela ondoan. Etor zaitezte ikustera! Hemen dituzte erakusketaren zenbait argazki.