HH 2. mailako ikasleok Eskirotzeko baserri eskolara joan ginen. Primeran pasa genuen!!!
Berriak
TXOKO MORERA BISITA (6.MAILA)
Iaz Txoko Morera joateko txanda genuen egunean gure gela konfinatu zuten. Aurten 6.Cko lagunek ez dugu eskolako txoko feminista bisitatzeko aukera galdu nahi izan.
Erronka Gela
Eguraldi ona aprobetxatuz Erronka Gelako kideak Arga ibaira atera gara. Eguzkitan jolas egitea oso gustuko dugu! Lehenengo, udazkeneko koloreen bingo bat egin dugu, ondoren, gelarako harriak eta hostoak bildu ditugu. Hemen dituzue argazki batzuk.
HH 1.MAILA
Eskolan hasiak gara.
Ikasturte honetan Patxi Larrainzar eskolan hasi gara.
Egunero jarduera ezberdin pila egiten ditugu, asko jolasten gara eta oso ongi pasatzen dugu.
FAMILIA BILERA OROKORRAK
2021/22 Ikasturteko gelako familia bilera orokorrak egun hauetan zehar burutuko ditugu. Bileren datak jarraian duzuen taulan zehazten dira. Bilerak arratsaldeko 16:30etan izango dira.