Pasa den astean baratzera joan ginen.
Tomateak eta orburuak landatu genituen.
Noizean behin, zerbait ateratzen den begiratuko dugu.
Primeran pasatzen dugu baratzeko lanak egiten!
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Pasa den astean baratzera joan ginen.
Tomateak eta orburuak landatu genituen.
Noizean behin, zerbait ateratzen den begiratuko dugu.
Primeran pasatzen dugu baratzeko lanak egiten!
Apirilean TXOKO MOREAN izan ginen. Txoko honen helburu nagusia berdintasuna aldarrikatzea da baita hausnarketarako eta eztabaidarako espazio bat sortzea ere.
Hasieran hor dauden ipuinak begiratu genituen eta beranduago bi aukeratu genituen “Gora koloretako azazkalak” eta “Ametsek bi ama ditu”.
Entzun eta gero beraiei buruzko ideiak eta iritziak azaldu genituen.
Oso gustura egon ginen.
Gelako txokoetan egiten ditugun jarduera desberdinak zuekin partekatu nahi ditugu.
Gaur Zerbitzu Sozialetan egon gara (auzoko unitatean) gure Erronkaren berri emateko. Proiektua azaldu dugu eta produktuen bilketa egin ondoren banaketa nola kudeatu dezakegun galdetu diegu. Bilduko ditugun produktu menstrualak benetan behar dutenei ongi ailegatu nahi dugulako. Erronkan parte hartzera animatu ditugu!!
Udaberriarekin batera, landaketa prozesuan murgilduta gaude. Fatimaren laguntzarekin eskolan tomate txerriak landatu genituen. Ea hazten ikusteko aukera dugun, eta nola ez, jateko ere!