Berriak
ULTZAMARA BISITA
Astelehen, asteazken eta ostegunean, 4.mailako ikasleak Ultzamara joan ginen. Goizean zehar, “Mikaela gaztategia” ezagutu genuen. Han gazta egiten ikasi genuen eta bakoitzak gure gazta egin genuen. Ondoren, bertako animaliak ikusi genituen eta inguruneaz gozatu genuen. Egun zoragarria izan zen, eta primeran pasa genuen!
PATIOA ALAITZEN
Piragua LH 6.maila
ARGA IBAIKO PARKEAREN BIZITZA EZAGUTZEN
Astearte, ostegun eta ostiralean, 3.mailako ikasleak Atarrabia ibaiko eremura joan ginen. Goizean zehar, Arga inguruko paisaia behatzen aritu ginen, ingurunea esploratuz. Gainera, bertan bizi diren biztanle ohikoenak ezagutu genituen eta baten-bat ikusi ere! Zuhaitz ezberdinak identifikatzeko aukera ere izan genuen. Amaitzeko, ikasitakorekin zenbait jolas egin genituen eta autobusa itxoin bitartean, parkean eta inguruan jolastu genuen. Beti ere, ingurua errespetatuz eta zainduz!