LH 5.mailako gelako lagunek asko ikasi genuen “Bizikleta eskolan” programarekin. Ikasteaz gain, gainera, goiz bikaina igarotzeko balio izan zigun!
Berriak
Arga ibaiaren goraldia Arrotxapean
HH 2. mailako ikasleak eskolako baratzan
Hona hemen 6.mailakoek eskeintzen dizueten poema
AMODIOA
Ez dizut esango goiz usaineko ahotsa duzula,
ez desertuko erreka naroa zarenik.
Ez dizut esango gazela begiak dituzula,
ez zure ilea arratsaldeko haizea baino leunagoa denik.
Ez dizut esango zure gorputzak,
loak hartuta, duna magalen sosegua duenik.
Zure gorputza nahiko normala da,
baina zurekin ez nagoenean maleraiz gaisotzen naiz.

Azaroak 25 – LH 6.maila
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren kontrako eguna ospatu dugu 6. mailakoek: hainbat bideo ikusi, gaiari buruz hausnartu eta hura ekiditzeko ekintzak zehaztu ditugu. Gainera, jantzi, pin, azazkal eta zapi moreak jarri ditugu, egun honen garrantzia azpimarratzeko. Gora borroka feminista!


