Berriak
EUSKARALDIA 2020: GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
Euskararen eguna ospatzeko, eskolako talde guztiekin jarraian ikusiko duzuen bideoa grabatu dugu Euskaraldiaren abestiarekin. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!
Euskaraldia bertan da! Gure ikastetxeak ekimen honekin bat egiten du. Gure eskolako ikasle batzuk agertzen diren argazki hauek gustatzea espero dugu, baita 4. mailako ikasleek prestatu duten bideo hau ere! Gogoratu: Ahoa bizi bizi eta belarria prest beti!
ZORIONAK AROA SANCHEZ!
5. mailako C taldeko Aroa Sanchez Martinez de Lizarrondo “EMAKUME ZIENTZILARIAK” lehiaketa irabazi zuen eta joan den astean irabazitako sariak gelara ekarri zituzten.
UPNAko bi zientzilari etorri ziren Aroa zoriontzera eta irabazitako sariak ekartzera. Aroarentzat UPNAko materiala ekarri zuten eta gela osorako emakume zientzilarien liburuak ekarri zituzten.
Hementxe dituzue sari banaketaren argazki batzuk:
Udazkena hemen dago!
Udazkena gure eskolara iritsi da, eta urtaro honi ongi etorria emateko, 6. mailako ikasleek Mandala ikusgarri hauek egin dituzte, udazkenean naturan ikus daitezkeen fruitu eta hostoekin. Gustokoak izatea espero dugu!
Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.
ONGI ETORRI 2020-2021 IKASTURTERA!!
Bizitzen ari garen egoera guztientzat zaila da. Denbora luzez haurrak eskolara etorri gabe egon dira, eta azkenean bueltatzeko garaia iritsi da! Erronkaz beteriko ikasturte berri honi komunitate osoak ilusioz aurre egingo diogu! Ikasturte honetan segurtasuna ikasgairik garrantzitsuena izanen da.
Ongi etorriak izan zaitezte guztiak, bereziki lehen aldiz Patxi Larrainzar ikastetxera batzen zareten familiak!!
ELKARREKIN LORTUKO DUGU!