Ohiturari jarraituz, eskolako 4. mailako neska mutilak gure auzoko hainbat lekuetan Santa Agedako kantak abesten aritu dira. Eguraldiak lagundu du eta eztarriz sano dabiltzala garbi utzi nahi izan dute! Musika saio berezi hau aunitz disfrutatu dute!
Berriak
HH 3.A, 3.B eta 3.C BARATZA
Patioko baratzean izan ginen Fatimarekin.
Erraboila batzuk landu genituen eta noizean behin joango gara zerbait ateratzen den ikustera. Ezustekoa!
Konpost-egiteari buruzko gauza asko eta zomorroek magia nola egiten duten ere azaldu zigun.
Oso ondo pasatu genuen.
Eskerrik asko, Fatima!
LH 3.B BARATZA
NEGUKO FESTA 2020
Gaur goizean Olentzero eta Mari Domingi menditik gure eskolaraino iritsi dira. Pozaren pozez, gelaz gela aritu dira eta haurrekin hitz egiteko aukera izan dute, baita opariak banatzeko ere!Haur guztiak oso dotore etorri dira! Mari Domingi eta Olentzerok besarkada berezi bat etxean dauden 6. C taldeko lagunei bidali nahi diete, baita gaur etorri ezin izan diren neska muttil guztiei ere!Goiza zoragarria izan da. Argazkiekin disfrutatzea espero dugu!! OPOR ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!
Yolanda Arrieta idazlea LHko 2. mailan.
Lehengo egunean Yolanda Arrieta idazle gure eskolan egon zen eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak harekin izateko aukera izan zuten. Yolandak bere bi ipuin kontatu zituen: “Oinutsik jauregian” eta “Kuttun kuttuna”. Bera etorri aurretik, ikasle guztiek bere beste ipuin bat irakurria zuten, “Bizenta txiki”, eta hari galderak egiteko aukera izan zuten. Azkeneko ipuin hau Bizenta Mogel euskal idazleari buruzkoa da. Ikasle guztiak Yolandarekin oso gustura egon ziren!
Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.