Landareak lantzen ari gara hilabete honetan. Azken bi asteotan haziak landatu eta haziekin jolasten ibili gara.
Berriak
LH 5 Pump-track
LH 5.A eta 5.C mailako ikasleak Pump-trackean egon gara eguna pasatzen euskometroko saria lortu ondoren. Zeinen ondo pasa dugun!
LH 3A gela Baratzean
Aurreko astean, martxoaren 2an, asteartea, 3. A taldeko ikasleak “Baratzapea” errotxapeako baratzera joan ginen Fatimarekin batera.
Han Jabierren laguntzaz, barazki eta loreak ikusi genituen, baita zomorroentzako hotela ere!
Oso ongi pasa genuen gure baratzetako elikagaien izenak eta koloreak ezagutzen. Gehien harritu gintuena han ikusitako Kaktus mota ezberdinak izan ziren.
HH 1A
Inauterietan gure pasabidean apaingarriak jarri genituen. Binaka eta hirunaka prestatu genituen eta bideo honetan nola egin genituen ikusteko aukera duzue.
LH 4.A gela Baratzean eta Txoko Morean
Gaur Lehen Hezkuntzako 4.A gela Baratzean eta Txoko Morean oso gustura egon da! Neska mutilek baratzeko zereginekin aunitz disfrutatu dute eta Txoko Morean dauden liburuak eta jolasak ikusteko aukera izan dute.