Pasa den astean, Irati Urruzola Osasunako jokalaria 4.mailako ikasleekin egon zen. “Emakumeak eta kirola ” izenburu zuen hitzaldian, bere ibilbide profesionalaz eta bidean izan dituen oztopo, egoera eta esperientziaz aritu zen. Gero, saio praktiko bat ere jaso genuen. Eskerrik asko Irati!
AILEEN RIPA
Martxoak 8 aldarrikatzeko, ostiralean Aileen Ripa, eskubaloi jokalari nafarra, 2. mailako ikasleekin egon zen eskolan. Neska kirolariei buruz eta eskubaloiari buruz asko ikasi dugu eta primeran pasa dugu berarekin eskubaloira jolasten.
AUZOKO LIBURUTEGIA
Lehen Hezkuntza 1.mailako lagunak, auzoko liburutegira bisita egin genuen. Bertan oso gustura egon ginen.
ELKARTRUKEA HH2B-LH5A
Aurten H.H. 2. mailan inauterietan sorginez mozorrotu gara. Otsailaren 9an elkartrukeko lagunak gure gelara etorri ziren erratza prestatzen laguntzera. Beti zuekin elkartzeko gogoz izaten gara. Mila esker laguntzarengatik!
Inauteriak
Bertze urte batez gure eskolak INAUTERIAK ospatu egin ditu. Gaurkoan neska mutilak Nafarroako herri inauterietako pertsonai ezberdinak izan dira! Goiza berezia izan da eta ikasle guztiek primeran pasatu dute!