Ikasturte honetan eskolan “Talde bat gara” ekimena martxan jarri dugu Hezkuntza Komunitate osoa parte hartuz.
Eskolako sarreratik pasa zaitez ikustera!
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Ikasturte honetan eskolan “Talde bat gara” ekimena martxan jarri dugu Hezkuntza Komunitate osoa parte hartuz.
Eskolako sarreratik pasa zaitez ikustera!
Eskolako irakasleak ikasgelako metodologia inklusiboetan sakontzeko prestatzen ari gara.
Aurreko batean eskolako gure bikoteen bisita jaso genuen gelan. Bikoteak elkar ezagutzeko jolas polita proposatu ziguten 5. mailako ikasleek. Gelara etorri aurretik, aurrez apaindu eta erditik moztutako bihotz erdiak helarazi zizkiguten. Ondoren, gure gelara iritsi zirenean Haur Hezkuntzako ikasle bakoitzak bere bihotz erdiaren osagarria aurkitu behar zuen bikotea nor zuen jakiteko. Aurkitu eta elkar agurtu ondoren, bikoteka bihotzak paper batean itsasi eta apaindu zituzten. Une politak eta unkigarriak suertatu ziren benetan! Gustura geundenez, elkarrekin gelako espazio eta material ezberdinarekin jolasteko probestu genuen. Hurrengo elkartrukearen zain gaude dagoeneko! Laister arte bikoteak.
Urriaren 27an HH 2B eta LH 5Bren arteko 1. ELKARTRUKEA izan genuen: Lar Txikiak eta Auzoko energia. Lagun bakoitzak bere bikotea ezagutu zuen eta elkarrekin marrazten eta jolasten gozatu genuen.