Egun berezia gaurkoa! Ikasturteko azken ospakizunean bildu gara, urtean zehar bizitako momentu guztiak gogoratzeko eta baita LH 6.mailakoei agur berezia emateko ere. Primeran pasa dugu!!
Hemen duzue LHko 6.mailako ikasleek eskolako etapa agurtzeko prestatu duten kantaren bideoa. Nogen taldearen “zuek” melodia oinarritzat hartuta, letra eta koreografia ikasleek sortu dute.
https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/blog/2023/06/20/4288/
KANTUZ 2023
Gure eskolan dugun ohiturari jarraituz, ikasturteari amaiera emateko KANTUZ eguna ospatu dugu gure auzoan. Ikasleak Elkartrukeko bikoteekin abesteko aukera izan dute, prestutasun ederra erakutsiz!! Familiak, ikasle ohioak, Arrotxapea Kantuzeko kideak eta auzokideak gure ondoan izan ditugu. Egun bikaina izan da! Mila esker gurekin Kantuz ospatzera etortzeagatik!