Martxoaren 29an eta 30ean Haur Hezkuntza 3. mailako ikasleak Astitzen izan ginen. Larraungo herri txiki euskaldun honetan naturaz gozatzeko aukera izan genuen. Mendukiloko kobazuloa bisitatu genuen, eta bertan, besteak beste, saguzarrak ikusi genituen. Jarduera dibertigarriz betetako eguna izan zen eta bukatzeko diskotekan dantza gustura egin genuen Biharamunean eguraldi ederra lagun izanik, inguruko zelai eta basoetan barrena ibili ginen. Primeran pasatzeaz gain gauza asko ikasi genituen.
PATXI LARRAINZARreko UDABERRIKO TRUKE AZOKA
Arropa, Liburuak, Jostailuak
Ekarri etxean duzuna eta dagoeneko behar ez duzuna (erabilgarri eta garbia). Horren ordez jasoko dituzun Lartxiak beste jantziak, liburuak edota jostailuak hartzeko trukatzen ahal izanen dituzu.
Apirilak 17, 18 eta 19, 16:45etik 17:30era, patioan: bilketa (ekar ezazu etxean duzuna) eta Lartxiak banatu.
Apirilak 20, 16:45etik 18:00etara (patioan): AZOKA (Lartxiak trukatzeko).
Azoka bukatu ondoren zerbait geldituko balitz, Nafarroako Emauseko Trapuketariak erakundeari emanen genioke.

https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/blog/2023/03/30/4096/
Aurreko ostiralean Patxi Larrainzar nesken futbol taldeak lagunarteko partidua jokatu zuen Orvina Lacturale taldearen aurka Txantrean. Esperientzia polita izan da eta asko gozatu dute jokalariek zein familiek.
https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/blog/2023/03/23/4087/