Martxoaren 25ean San Pedroko liburutegira joan ginen. Bertan, funtzionamendua eta antolaketa azaldu zizkiguten. Ipuin politak entzun, ukitu eta ikusi genituen. Oso ongi pasatu genuen.
Mila esker arduradunei!
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Martxoaren 25ean San Pedroko liburutegira joan ginen. Bertan, funtzionamendua eta antolaketa azaldu zizkiguten. Ipuin politak entzun, ukitu eta ikusi genituen. Oso ongi pasatu genuen.
Mila esker arduradunei!
Gaur gure eskolara Korrika iritsa da eta lekukoa eskuz esku pasa dugu. Gure auzoan korrika eta dantza elkarrekin egin dugu eta euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea aldarrikatu dugu. “Arrotxapean ere, euskararen alde!” “Iruñean ere euskararen alde”
Aileen Ripa, eskubaloi jokalari nafarra, 2. mailako ikasleekin egon da gaur eskolan. Neska kirolariei buruz eta eskubaloiari buruz asko ikasi dugu eta primeran pasa dugu berarekin eskubaloira jolasten.
Heldu da momentua. Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Amurriotik, azkenik, eta Donostian izango da 11 egun barru.
Larunbetean 9:40etan Korrika gure auzora iritsi zen. Arrotxapeako ikasleak eta familiak korrikan ibili ziren elurraren gainean eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten.
Aurten lekukoa bostgarren mailako neskek eraman dute. Aupa zuek!
“Arrotxapean ere, euskararen alde!”
“Iruñean ere euskararen alde”,
Ostiralean arratsaldeko 19:30etan Sanduzelaiko Civivoxean “22ra BAEITZ! erronkaren bideoa proiektatu zen protagonista guztien berotasunarekin.
Bideoan erronka prestatzeko egindako lan ikaragarria, Ezkabara igoerak erreleboka, material bilketa, elkarrizketak etab agertu ziren. Aurreko urteko 6.mailako ikasle, irakasle eta familiak bideoaz disfrutatzeko aukera izan zuten.
ZORIONAK ekimen eta erronka hunkigarri honetan parte hartutako ikasle, irakasle eta familiei!
Aupa “22ra BAIETZ!”
Hementxe erronkaren bideoa ikusgai duzue: