Joan den asteazkenean, LHko 6.mailako ikasleek Hutsun Txalaparta taldearen Kontzertu Didaktikoa izan zuten.
LH 6.maila Biurdanan
Gaur LH 6.mailako ikasleak Biurdana Institutoa ezagutzera joan dira.
“22ra BAIETZ!” ERRONKAREN EGUNA
Apirilaren 1ean, ostirala, iaz egindako “22ra baietz!” erronkaren pelikula ikusteko eguna antolatu dugu. Eguraldi txarra egiten badu bakarrik pelikularen proiekzioa egingo dugu, bestela beste proposamen hau dugu zuentzat:
- 16:30: eskolako ate txuritik abiatuta Ezkabara 23. igoera egin. Nahi duenak, bere ardurapean, parte har dezake.
- 18:30: Trinitarioen parkean askari handia autogestionatua, COVID-19 egoera dela eta bakoitzak berea eramatea litzateke komenigarria.
- 19:30: Sanduzelaiko Civivoxeko areto nagusian “22ra baietz!” pelikularen proiekzioa. Komeni da ordu laurden bat lehenago agertzea lasai sartu ahal izateko.
Espero dugu guztiok parte hartzea eta egun honetaz gozatzea.
Zuen parte hartzea konfirmatzeko galdetegia hau betetzea eskertuko genuke.
Hemen bideoa ikusi dezakezue:
LH 6.maila Emauseko Trapuketarietan
Aste honetan LH 6. mailakoak Berriozarren Emauseko Trapuketarietan egon gara, argazkia uzten dizuegu!
LH 2.maila
Gaur gelan izan dira gurekin: Goizeder Lamariano eta hitz egin digu “Marcapaginas”berak sortutako Literatur Agentziaz eta Ainara Pagola eta hitz egin digu Zinemagintzaz. Oso interesgarria izan da.