Arga ibaia ubidetik atera da eta urpean utzi du gure auzoa.
Patxi Larrainzar eskolatik gure animo guztiak bidali nahi dizkizuegu Arga ibaiaren ur-goraldiak kaltetutako auzokide guztiei.
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Arga ibaia ubidetik atera da eta urpean utzi du gure auzoa.
Patxi Larrainzar eskolatik gure animo guztiak bidali nahi dizkizuegu Arga ibaiaren ur-goraldiak kaltetutako auzokide guztiei.
Azaroaren amaieran HH 2.mailako ikasleek Fatimarekin eskolako baratzan Tulipanen erraboilak eta Nartziso haziak landatu genituen.
Eskerrik asko laguntzagatik Fatima!
AMODIOA
Ez dizut esango goiz usaineko ahotsa duzula,
ez desertuko erreka naroa zarenik.
Ez dizut esango gazela begiak dituzula,
ez zure ilea arratsaldeko haizea baino leunagoa denik.
Ez dizut esango zure gorputzak,
loak hartuta, duna magalen sosegua duenik.
Zure gorputza nahiko normala da,
baina zurekin ez nagoenean maleraiz gaisotzen naiz.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren kontrako eguna ospatu dugu 6. mailakoek: hainbat bideo ikusi, gaiari buruz hausnartu eta hura ekiditzeko ekintzak zehaztu ditugu. Gainera, jantzi, pin, azazkal eta zapi moreak jarri ditugu, egun honen garrantzia azpimarratzeko. Gora borroka feminista!