Azaroaren 25ean Kili-Kilira joan ginen. Oso ongi pasa genuen.
Euskararen Eguna 2021
Abenduaren 2an gure eskolan Euskaraen eguna ospatuko genuen. Aurten ospakizunari kutsu berezia eman nahi izan diogu, auzoan D eredua orain dela 25 urte martxan jarri zelako.
Eguraldi txarra egin zuenez, eskolako aterpera atera ginen Euskal Abestiak abestera.
Primeran pasa genuen!
ARGIRIK GABE ZAUDENEAN ZER EGIN?
Arropa eta jostailu bilketa eskolan
Elkarri Laguntza /Apoyo Mutuo elkarteak auzoko beharra duten txikien artean banatzeko materiala eta arropa bilduko ditu. Patxi Larrainzarreko Hezkuntza Komunitateak jostailu eta arropa bilketa egingo du, ondoren Elkarri Laguntzaren bidez banatzeko.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek modu aktiboan parte hartuko dute, eta eskolako ikasleei bilketaren berri emango diete.
Jasoketa abenduaren 14, 15 eta 16an izango da, 8:30tatik 20:30etara eta abenduaren 17an 8:30tatik 14:00ak arte eskolako sarreran.
Auzo solidarioago baterantz, animatu eta egin ekarpena!


