Gaur, azaroak 20, haurren eskubideen nazioarteko eguna denez, zenbait ekintza burutu dira gure ikastetxean. Hona hemen argazki batzuk:
Eskola Kontseilurako hauteskundeak

Datorren astelehenean, azaroak 25, Eskola Kontseilurako hauteskundeak ospatuko ditugu.
ADI! Hasiera batean asteartean izango zirela esan bagenuen ere data aldatu behar izan dugu.
Botoa emateko ordutegia honako hau da:
- 8:30 – 9:30
- 12:00 – 13:30
- 15:00 – 17:30
Ordutegi horretan bozka ematera ezin bazara etorri korreo bidez botoa emateko aukera dago. Sakatu hemen jarraibideak ezagutzeko.
Boto paperak atezaintzan daude eskuragarri eta hauteskunde egunean liburutegian bertan.
Jostailuen Erakusketa
Hilabete honetan, azaroak 25 eta 26an, ikastetxean egingo dugun Jostailuen Erakusketara gonbidatzen zaituztegu. Soinketa gelan izango da eta ordutegia 17:00etatik 19:00etara.

AUSOLAN-en 50. urteurrena

AUSOLAN-ek 50 urte bete ditu eta, hori dela eta, gaur, urriak 17, ikasleek postre berezia eta opari bat izango dute.
Berdintasuna ez da hautazkoa
