
Ibilaldi ofizialean KORRIKA gure auzotik datorren apirilaren 6an 18:09etan pasako da.
Eskolan apirilaren 5ean arratsaldeko 15:15etan KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu.
Gure atzetik KORRIKA egitera gonbidatuta zaude. Animatu zaitezte !

Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Ibilaldi ofizialean KORRIKA gure auzotik datorren apirilaren 6an 18:09etan pasako da.
Eskolan apirilaren 5ean arratsaldeko 15:15etan KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu.
Gure atzetik KORRIKA egitera gonbidatuta zaude. Animatu zaitezte !
Martxoan Arrotxapeako liburutegira joan ginen 1.mailako ikasleak.
Bertan azaldu ziguten liburuen sailkapena eta mailegua nola egin behar dugun.Gero ipuin bat kontatu ziguten eta pertsonaien marrazkiak margotu genituen.
Oso gustura egon ginen eta paperak hartu genituen bazkide karneta egiteko.
Merezi du joateak!
Gure ikastetxea Hezkuntza Departamentuak luzatu duen ODISEA programaren barruan dagoela adierazi nahi dizuegu. Programak ume, gazte eta helduentzako irakurgai liburu digitalen mailegua eskaintzen du, hizkuntza ezberdinetan.
Web orri honen eskuinean ODISEA Liburutegi birtuala deitzen den estekaren bidez iritsi ahal zarete edo hemen sakatuz. Eta behean, erabiltzen jakin ahal izateko youtubeko bi tutorial dituzue. Bideoak ODILO entrepresak egindakoak dira -kolore desberdinetan dago- baina erabilera berdin-berdina da.
Inauteri jaialditik bakarrik bi aste pasa dira, baina hain urrun dirudi…
Gogorarazteko Inauteri egunean grabatutako bideoa eta ateratako argazkiak ikusgai dituzue jada. Ikusi hemen:
Sakatu argazkian edo hemen argazki gehiago ikusteko
Ostiral honetan, martxoak 1ean, gure ikastetxean Inauteriak ospatuko ditugu. Argazkietan ikus dezakezunez prestaketak oso aurreratuak ditugu.
Egitaraua ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen.