Patxi Larrainzar ikastetxearen xedea, euskara eta euskal kultura ardatza izanik, egungo gizartean haur guztiei beren garpen integrala ahalbidetzea da, giro positiboan eskola eta familiak elkarlanean.Gure ikastetxea honelakoa da:
- EUSKALDUNA.
- INKLUSIBOA.
- HEZKIDETZAKOA
- PARTEHARTZAILEA
- BERRITZAILEA
- ELEANITZA
- ANITZA
- EKOLOGIKOA
- KOOPERATIBOA
IKASTETXEKO HEZKUNTZA ASMOAK ETA BALOREAK
- Euskara eta euskal kultura ardatza izanik ikasle euskaldun eleanitzak heztea dugu helburu, gainerako kultura eta hizkuntzak ere bereganatzeko aukera emanez .
- Lan metodologi aktibo eta partehartzailea bultzatzen dugu. Ikaskuntza esanguratsua, umeen aurre-ezagupenetatik hasita, eztabaida, saiakera, esperimentazioa, informazio bilatzea, galdera eraikitzaileen bidez ikaslearen garapen integrala lortuko duena.
- Ikasle guztien egiazko inklusioa xede duten hezkuntza proposamenak lehenesten ditugu.
- Ikasleen aniztasun intelektuala, izaerazkoa, kulturala,… errespetatzen dugu. Ikasle guztien egiazko inklusioa xede duten hezkuntza proposamenak lehenetsiz.
Gure ikasleen nortasuna garatzea , ikasteko, arrazoitzeko eta
bere kasa erabakiak hartzeko laguntza eskainiz.
- Ikasleen zentzumen kritikoa garatuz eta autoestimua areagotuz, erabaki pertsonalak modu arduratsu eta askean hartzeko gaitzea.
- Ikasleen garapen emozionala bultzatzea, hazteko eta pertson aarteko harreman positiboak eraikitzeko trebetasunak landuz.
Desadostasunak hitzaren bidez konpontzeko gai diren
pertsonak heztea; hau da, gogoeta eta arrazoibidea erabiliko
dutenak, ez indarkeria.
- Genero , arraza, edo erlijioaren araberako bazterketa-jokabideak ekiditeko gure ikasleak giza eskubide , balio etiko eta askatasunen errespetuan hezten ditugu. Ikasleek, besteen jatorri sozialaz, generoaz, eta pentsaeraz aurreiritzirik izan gabe besteak diren bezala onar ditzaten.
- Gure ikastetxea eta beste ikastetxe, toki-erakunde, elkarte sozial, kultural, lan-arlo,…. arteko lankidetza sustatzea, gure hezkuntza jarduera aberasteko.
Hezkuntza-zereginetan familiekin lankidetza sustatzea.
Hezkuntza-komunitateko sektore guztien arteko komunikazioa
eta lankidetza bermatzea.
- Metodologia eta teknologia berrietan oinarritzen den hezkuntza eskaintzen dugu.
Eskuratutako gaitasunak egunerokotasunean erabiltzen
erakustea.
Ikasleen gaitasun zientifikoa garatzea.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, teknologia berrien (IKT)
erabilera areagotzea.
Ikasleek bere sormena garatuz arteez goza dezaten lortzea
(musika, antzerkia, literatura, zinema, ondare artistikoa, etab.).
- Gizabidezko ohiturak garatuz inguruarekiko eta gizartearekiko konpromiso solidarioen heztea dugu helburu. Ikasleak natura maitatu, errespetatu eta goza dezan lortu nahi dugu.
Ikastetxeko giza baliabide eta baliabide material guztiak era
egoki eta eraginkorrean kudeatzea.
- Inguruan gertatzen denaz jabe daitezen, ikasleek erantzukizun sozialaren zentzua garatzea.
- Ikastetxearen behar eta baliabideak kontutan hartu irakasleei prestakuntza eta eguneratze jarraitua_ etengabea izateko
aukera eskainiz. - Irakasleen artean koordinazio eraginkorra lortzea, eskola emaitzak hobetzea eta hobekuntza jarraitua helburutzat hartzea
- Irakasle talde osoaren etengabeko prestakuntza.
- Tutoretza planaren bidez jarrera egokiak landu.