2021/22 Ikasturteko gelako familia bilera orokorrak egun hauetan zehar burutuko ditugu. Bileren datak jarraian duzuen taulan zehazten dira. Bilerak arratsaldeko 16:30etan izango dira.
21-22 IKASTURTEKO EGUTEGIA
Ekainak 22
6. mailako ikasleei agurra
Ia konturatu gabe gure eskolako neska-mutil koxkorrenei institutura joateko momentua iritsi zaie! Atzo, ekainaren 22an, haiek patioan agurtu genituen eta oso hunkigarria izan zen! Patxi Larrainzar familia handiak etorkizunerako hoberena opa dizue!! Eskerrik asko gure parte izateagatik.
LH 6.mailako agurraren bideoa:
PERU-HARRI HH3
Haur Hezkuntza zikloari bukaera emateko eta etapa honen bukaerako oroitzapen ona izateko, Peru-Harri museora ateraldia egin genuen. Goizean zehar oso gauza politak ikusi eta egin genituen. Zein jatorra den Iñaki! Egun zoragarria izan zen eta primeran pasa genuen.