Gure ikastetxeko ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lelopean antolatu duen lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketaren gaia “EMAKUME ZIENTZIALARIAK” izan da. Gure ikasleek lan ederra egin dute eta, horien artean, 4. B taldeko Maddi Trías ikasleak lehenengo saria irabazi du. Bestaldetik, 4.B eta 4.A gelako Ibai Michel, David Sánchez, Eki Sueskun, Urko Goñi, Alain Ezkirotz y Ekaitz Michel bigarren saria irabazi dute. Ostiralean NUPera sariak jasotzera joan ginen eta bertan jarduera desberdinak egin genituen. Bestaldetik NUPeko gune desberdinak ezagutu genituen. ZORIONAK guztiei egin duzuen lan eta ahaleginagatik!! Sari banaketaren argazkiak eta jardueren argazkiak uzten dizkizuegu:
Valerium Tremens eta Traganarruak
4. mailako lagunek, “Valerium Tremens eta Traganarruak” liburua irakurri ondoren, idazlearekin topaketa egin dugu. Oso atsegina eta interesgarria izan da liburua bere anaiarekin nola sortu zuen jakitea eta berarekin solasean aritzea.
PUMTRACK
Euskometroaren sari gisan, LH 4.mailakoak Pumtrackera joan gara. Beroak ez digu indarrik kendu eta primeran pasa dugu!
KANTUZ
Gure eskolan dugun ohiturari jarraituz, ikasturteari amaiera emateko KANTUZ eguna atzo ospatu genuen. Segurtasun neurriak errespetatuz, txanda ezberdinetan, ikasleri guztia patiora abestera atera zen. Ikasleriak Elkartrukeko bikoteekin abesteko aukera izan zuen, prestutasun ederra erakutsiz!!
Bideoa:
GINKANA KOOPERATIBOA
LH5.mailakoak ginkana kooperatiboa egin dugu eskolako patioan. Primeran pasa dugu!