Inauterietan gure pasabidean apaingarriak jarri genituen. Binaka eta hirunaka prestatu genituen eta bideo honetan nola egin genituen ikusteko aukera duzue.
LH 4.A gela Baratzean eta Txoko Morean
Gaur Lehen Hezkuntzako 4.A gela Baratzean eta Txoko Morean oso gustura egon da! Neska mutilek baratzeko zereginekin aunitz disfrutatu dute eta Txoko Morean dauden liburuak eta jolasak ikusteko aukera izan dute.
HH 1.C gelan
Emakumearen egunaren harira Izar eta Ugatzen ipuina lantzen egon gara azken egunotan. Ipuinaren bukaeran Izarrek eta Ugatzek arroxa eta urdin koloreak nahasten dituzte, morea sortuz eta baliokidetasunean bizitzen hasten dira. Gu ere baliokidetasunean bizi eta hezi nahi dugunez, arroxa eta urdina nahasiz morea lortu eta mural bat egin dugu.
Gora Emakumearen Eguna!
Gaur emakumearen eguna denez, gure eskola morez jantzi da! Geletako argazki hauek egin ditugu. Etxean dauden 5.C mailako neska mutilak etxetik ospatu nahi izan dute ere.
HH 1C
Hemen dituzue ikusgai HH 1.Cko egunerokotasuneko argazki batzuk. Txokoetako errutinetan eta goizeko errutinetan egiten duguna ikusi ahalko duzue.