Lehengo egunean Yolanda Arrieta idazle gure eskolan egon zen eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak harekin izateko aukera izan zuten. Yolandak bere bi ipuin kontatu zituen: “Oinutsik jauregian” eta “Kuttun kuttuna”. Bera etorri aurretik, ikasle guztiek bere beste ipuin bat irakurria zuten, “Bizenta txiki”, eta hari galderak egiteko aukera izan zuten. Azkeneko ipuin hau Bizenta Mogel euskal idazleari buruzkoa da. Ikasle guztiak Yolandarekin oso gustura egon ziren!
Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.