Patxi Larrainzarreko kideak busti gara!
Berriak
LARTXI
Gure eskolako Lartxi maskota hemendik aurrera ikastetxeko ate nagusian izango dugu ikusgai.
Esker mila bihotz-bihotzez Xabi Oroz, Kontxi Rodriguez eta Kiroga Huarte familiari egindako lanagatik!
HELDUAK ERE EUSKARA IKASTEN
Aurten eskolan euskara ikasten ari den helduen talde bat dugu. Hiru arratsaldetan euskara ikasten dute eta Euskaraldiaren harira, aurkezpen bideotxo bat Eskola Komunitate osoarentzat prestatu dute.
Animo eukaldunak eta eutsi goiari!
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizpait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena.
EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!
ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!!
HORTZ KLINIKA ETA INFANTA ELENA ZENTROAREKIN ELKARLANEAN
Azaroan, eskolara Aitziber Haginlaria eta Infanta Elena zentrotik 3 lagun etorri dira, hortzak noiz eta nola garbitu behar ditugun azaltzeko eta zein garrantzitsua den urtean behin Haginlariarenera joatea. Hortzeskubilak eta hortzoreak oparitu dizkigute. Asko ikasi dugu!