4. mailakoek primeran pasa genuen Beiren! Kanpaldian mahats bilketa, ogi tailerra, diskoteka, ginkana, Erriberriko jauregiaren eta Pitillaseko urmaelaren bisita izan genuen.
Berriak
ELKARTRUKEA HH 2A ETA LH 6C
Astelehenean 6.C mailako lagunak bisitan etorri ziren eta gure bikoteak ezagutu genituen.
Prestatu genituen opariak elkartrukatu genituen. Guk marrazki bat egin genien eta gure argazkia itsatsi genuen, eta haiek elkar agurtzeko, haien gustuak kontatzeko eta argazkia ere ikusteko egin zuten lana banatu ziguten.
Ondoren txokoetara joan ginen eta elkarrekin jolastu ginen.
Zein gustura egon ginen! Oso jatorrak dira.
Mila esker bikoteak!
Patxi Larrainzar nesken futbol taldea
Larunbat honetan hasi da Futbol Txiki liga txapelketa, eta aurten gure eskolan neskez osatutako lehen taldea parte hartuko du. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako neskak eta haien entrenatzaileak, ikastetxeko ikasle ohiak, indar eta ilusio handiz atera ziren zelaira; eskolako familiek armailak bete zituzten. Taldearentzat gozamen handiko urtea izatea espero dugu.
Aupa Patxi Larrainzar nesken futbol taldea!
HH 2. MAILA IRUÑEKO KONPARTSA
Iruñeko erraldoi, kiliki, buruhandi, eta zaldikoen etxera joan gara. Oso ongi pasatu dugu!
LH 4.mailakoak ingurumen museoan.
Zentzumenetaz zentzumen guztiekin ikasten.