Zentzumenetaz zentzumen guztiekin ikasten.
Berriak
IKASTURTE BERRI ON!
Bukatu zaizkigu oporrak, hastera doa 2022-2023 ikasturtea…
ONGI ETORRI Patxi Larrainzar Ikastetxera!
Irailak 8an, osteguna, emango diogu hasiera 2022-2023 ikasturteari.
DENA PREST IKASTURTE HASIERARAKO!
EMAKUME AITZINDARIAK LH 5
Maiatzak 13an Soto Lezkairu auzoan kokatutako “Emakume aitzindarien” inguruko murala ikustera joan ginen.
Emakume horien biografiak gelan landu ondoren, ikasleek horien inguruko aurkezpenak egin zituzten emakume bakoitzaren irudiaren aurrean.
Hau guztia biltzen duen bideo bat prestatu dugu, gurekin batera emakume hauen inguruan ikas dezazuen!
Egin klik irudian bideoa ikusteko
“HARRESIZ KANPO” ESKOLAKO ABESTIA ETA BIDEOKLIPA
D ereduaren 25. urteurrena ospatzeko, Patxi Larrainzar eskolako Hezkuntza Komunitateak “Harresiz kanpo” abestia eta bideoklipa sortu ditu.
Bihotzez zorionak proiektu polit honetan parte hartu duzuen guztioi!
LH 6.MAILAKO AGURRA
Ia konturatu gabe gure eskolako neska-mutil koxkorrenei institutura joateko momentua iritsi zaie! Ekainaren 22an, patioan agurtu genituen eta oso hunkigarria izan zen!
Patxi Larrainzar familia handiak etorkizunerako hoberena opa dizue!!!
Eskerrik asko gure parte izateagatik