Aurreko asteartean, azaroaren 21ean, eskolako Areto Nagusian, gure ikastetxeko Innovamat programako aholkulari pedagogikoak, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko familientzat bilera egin zuen. Bertan, programaren ezaugarriak azaldu eta familien zalantzak eta kezkak argitu ziren.
PLANTEARIOA – LH 3.maila
HAURREN ESKUBIDEEN DEFENTSAN TALDE BAT GARA
Atzo astelehena, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen. Patxi Larrainzar ikastetxeko Hezkuntza Komunitateak Munduko hainbat lekuetan eta bereziki orain Palestinan milaka eta milaka haur pairatzen ari dituzten oinarrizko eskubideen urraketa salatu nahi izan du eta haur eta familia horiei elkartasuna adierazi nahi izan die.
ZENTZUMENAK -SAN PEDRO MUSEOA LH4
Asteartean eta ostegunean LH 4. mailako ikasleak San Pedro museoan egon gara. Bertan 5 zentzumenak landu ditugu ekintza desberdinen bidez. Oso jarduera interesgarriak izan dira gelan lantzen ari garena hobeto ulertzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Edurne begiraleari Oso gustora egon garelako berarekin.

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko
GURE ERAKUSKETA TXOKOA – DINOSAURIOAK LH 1
Oraingo honetan 1. mailako ikasleek Dinosauroen garaiari buruzko erakusketa prestatu dute. Dinosauroei buruzko informazioa jaso,aztertu eta eta prestatu dute, etxekoekin elkarlanean fosil desberdinak sortu dituzte….eta batez ere….ASKO IKASI ETA TALDEAN LAN EGITEN TREBATU DIRA.
Gora gure artistak!!
