Bertze urte batez gure eskolak INAUTERIAK ospatu egin ditu. Gaurkoan gure neska mutilak musika estilo ezberdinetaz mozorratu gara! Goiza berezia izan da eta ikasle guztiek primeran pasatu dute!
ELKARLANEAN
Urtarrilaren 25ean 2.Bko ikasleak gurasoen euskara taldekoekin izan gara. Haiek egindako janarien errezetak azaldu dizkigute eta egindako errezetak jaten eman digute.
Dena oso goxoa egon da! Mila esker lagunak!!
LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA (LH 1)
Lehenengo mailako ikasleek lan handia egin dute LEHEN GIZAKIEN antzerkia prestatzen. Beraien bizimoduari buruz asko ikasi dute eta gurasoei erakusteko olerkiak buruz ikasi eta antzeztu dituzte. Hona hemen egindakoaren zenbait argazki horren adierazgarri.
AUPA LEHENENGO MAILAKO ARTISTAK!!!!
AGATE DEUNA
Ohiturari jarraituz, 12:00etan eskolako aterpera atera gara Agate Deunako kantak abestera. Musika saio berezi hau aunitz disfrutatu dugu!
SU ETENAREN ALDE
Eskolako langileak Palestinan bakea, berehalako su-eten iraunkorra eta hezkuntzarako eskubidearen alde kontzentrazioa egingo dugu, ostegunero, 8:50etan, Ate Gorrian.