Aurreko astelehenean, maiatzak 6, bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak ingeleseko antzerki batera joan ginen Ezkaba eskolakoekin batera. Antsoaingo antzokian izan zen. Primeran pasa genuen ingelesa ikasten! “The wardrobe monster” eta “Wild, wild west”ikusi genituen.
MUSIKAREN HIRIA (LH 4)
ASTITZKO KANPALDIA HH 3. MAILA
Apirilaren 24an eta 25ean Haur Hezkuntza 3. mailako ikasleak Astitzen izan ginen. Mendukiloko haitzuloa bisitatu genuen. Jarduera dibertigarriz betetako eguna izan zen eta bukatzeko diskotekan dantza gustura egin genuen. Hurrengo egunean inguruko belardi eta basoetan barrena ibili ginen. Ze ongi pasa genuen!
Naturalia baserri eskola – HH 1.maila
NEREA LOIOLA IDAZLEA
4. mailan Nerea Loiolak eskainitako bi saioetako argazkitxo batzuk. Berak idatzitako “Harri bat poltsikoan” liburua irakurri ostean, hainbat galdera luzatu genizkion eta oso interesgarria izan zen berak kontatutako guztia, era berak idatzitako beste liburuak irakurtzeko gogoz atera ginen eskolatik.