Aste honetan HUTSUN TXALAPARTA taldeko bisita izan dugu eskolan. LHko 6.mailako neska mutilek Kontzertu Didaktiko batean parte hartzeko aukera izan dute. Bertan, Txalapartaren historia ezagutzeaz gain, material ezberdinetako txalapartak entzun ditugu eta ezagutu ditugu. Txalaparta jotzeko teknika erabiliz Tobera eta Kirikoketaren joaldiak ere entzun ditugu.
Aurrematrikulazio datak
ADI!!!
Bolantea edo erroldatze ziurtagiria luzatua izan beharko du 2021/02/20 eta 2021/05/20 bitartean. Data horietatik kanpo puntuazioa 0 izanen da.
Aurrematrikulazioari buruzko informazioa eskuratzeko, beheko irudian sakatu.
Liburuaren eguna
Urtero bezala, gure eskolak liburuaren eguna ospatu nahi izan du. Ikastetxeko maila guztiek ekintza ezberdinak egin dituzte. Hona hemen egindako lan horien laburpen txiki bat.
HH 1. mailako ikasleak
Gure HH 1. mailako ikasleak artista batzuk dira. Musikan zein akrobazietan dituzten gaitasunak poliki-poliki garatzen ari dira, ongi pasatuz eta haien buruekiko konfidantza hartuz.
LH 5.maila Chromebookekin
Oporretatik bueltan LH5. mailako ikasle bakoitza bere chroombookarekin lanean hasi da.