Psikomotrizitate-gelara joatea tokatzen zaigunean, oso ondo pasatzen dugu. Mugitu, harremanatu, jauzi egin, jolastu, eraiki, dantza egin… eta erlaxatu egiten gara. Oso dibertigarria da!
LH1 Klaseko Txokotean lanean
Egunero saio batean Matematika, Ingurune, Plastika eta Hizkuntza Txokoetan lan egiten dugu. Hurrengo argazkietan ikasleak txokoetan lanean ikus ditzakezue.
HH 1.maila GELAKO TXOKOAK
Gelako txokoetan material desberdinekin esperimentatu dugu eta burua martxan jarri dugu!!
HH 1. maila metalofonoarekin
Gelako metalofono berria estrenatu dugu gaur goizean. Lehen aldia izan arren oso ongi jo dugu, talentu handiko gela baikara! Biziki gozatu dugu gure instrumentu berria.
HH 1.maila
Landareak lantzen ari gara hilabete honetan. Azken bi asteotan haziak landatu eta haziekin jolasten ibili gara.