Esperimentazio-gelan ekintza ezberdinak egiten ditugu.
Eraiki, argiarekin jolastu, magnetismoa landu, ontzi-aldaketak…
Primeran pasatzen dugu.
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Gure eskolako ikasleek egun hauetan ospatu den Osasuna Fundazioaren Eskolarteko XXXIX. Txapelketan parte hartu dute eta izugarri disfrutatu dute.
Modalitate mistoan, gure eskolako ikasleek 4. postua lortu dute eta emakumezkoen modalitatean, gure ikasleek “Talde Jatorrena”-ren titulua irabazi dute.
Zorionak txapeldunak! Zuen ahalegina eta talde lana nabaria izan da!
Aupa Patxi Larrainzarreko ikasleak!
Atzo goizean Olentzero eta Mari Domingi menditik gure eskolaraino iritsi ziren. Pozaren pozez, gelaz gela aritu ziren eta haurrekin hitz egiteko aukera izan zuten, baita opariak banatzeko ere!Haur guztiak oso dotore etorri ziren! Argazkiekin disfrutatzea espero dugu!! OPOR ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!