Gaur Ene Kantak programa eskolara etorri da saioa grabatzera. LH 3.mailako neska-mutilek haiekin jolasteko eta dantzatzeko aukera izan dute eta primeran pasa dute!
Izugarrizko esperientzia izan da denontzat!
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Duela 25 urte Arrotxapea auzoan D ereduaren alde familia batzuk apostua egin zuten eta geroztik, urtez urte, Patxi Larrainzar ikastetxera etorri diren familia guztiei omenaldia egin nahi diegu aurtengo inauterietan. Aurten familia guzti hauek kiroldegi honetan ezin izan dira gurekin egon eta haien falta goiko gradetan somatzen dugu. Baina gogoan ditugu!!!!!
Gaur ospatzen ari ditugun inauterietan, gure eskolaren logotipoa abiapuntutzat hartuta, Patxi Larrainzar eskolarentzako esanahiez beteriko lau kolore izan dira protagonistak: gorria, urdina, berdea eta laranja.
Hona hemen gaurko eguneko bideoa eta argazkiak: