Hezkuntza Komunitate osoari eskerrak eman nahi dizkiogu Elkarri Laguntza/Apoyo Mutuo elkartearentzako materiala jasotzean izan duzuen eskuzabaltasunagatik.
Bihotzez mila esker!
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Gure eskolako ikasleek egun hauetan ospatu den Osasuna Fundazioaren Eskolarteko XXXIX. Txapelketan parte hartu dute eta izugarri disfrutatu dute.
Modalitate mistoan, gure eskolako ikasleek 4. postua lortu dute eta emakumezkoen modalitatean, gure ikasleek “Talde Jatorrena”-ren titulua irabazi dute.
Zorionak txapeldunak! Zuen ahalegina eta talde lana nabaria izan da!
Aupa Patxi Larrainzarreko ikasleak!

Atzo goizean Olentzero eta Mari Domingi menditik gure eskolaraino iritsi ziren. Pozaren pozez, gelaz gela aritu ziren eta haurrekin hitz egiteko aukera izan zuten, baita opariak banatzeko ere!Haur guztiak oso dotore etorri ziren! Argazkiekin disfrutatzea espero dugu!! OPOR ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!
Abenduaren 2an gure eskolan Euskaraen eguna ospatuko genuen. Aurten ospakizunari kutsu berezia eman nahi izan diogu, auzoan D eredua orain dela 25 urte martxan jarri zelako.
Eguraldi txarra egin zuenez, eskolako aterpera atera ginen Euskal Abestiak abestera.
Primeran pasa genuen!